HASIERA

viernes, 13 de diciembre de 2019

EUSKARAREN EGUNA


Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu genuen. Goizean 1. eta 2. mailakoek hormairudi handi bat egin genuen. Arratsaldean, dantzaldian parte hartu genuen.












Liburutegira bisita egin dugu


Eguraldi txarra izan arren, ausartak izan ginen eta liburutegira joan ginen. Bertan ipuin bat entzun genuen eta udaletxeko arkupean hamaiketakoa jan genuen. Liburutegian gonbidatu gaituzte nahi dugunean joatera eta liburuak maileguan hartzera. Zein ondo!











martes, 12 de noviembre de 2019

1.IRRATSAIOA


Kaixo lagunok!

Pasa den ostegun arratsaldean, gure lehenengo irratsaioa grabatu genuen. Klik egin eta entzun!











GUADALUPEKO IRTEERA


Duela hilabete bat, urriaren 3an, 1. eta 2. mailako lagunak Guadalupera joan ginen. Primeran pasa genuen. Hementxe duzue egun horretako bideoa! 




jueves, 24 de octubre de 2019

ONGI ETORRI 1.MAILARA!


Kaixo lagunok!

Abentura berria hasiko da. Irakurtzen, idazten, abesten, batuketak egiten, ... ikasiko dugu. Primeran pasako dugu.

Liber eta Eider

martes, 4 de junio de 2019



Zarautzera irteera

Aurreko astean, maiatzaren 27 an, Zarautzera joan ginen bi egun pasatzera. Jarduera ezberdinak egin genituen, eta Zarautz ezagutzeaz gain, Zumaiako Flyscha ere bisitatu genuen. Bertan, barkutxo batean ibili ginen eta azkenik arrantza ere egin genuen. Oso ondo pasatu genuen! Hemen ditugu egun hauetako argazki batzuk.